XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
E) Nere gaztetasuna poztutzen duen Jaungoikoagana.
G) Jauna, nere bizibidea ikusi, ta gizon gaiztoengandik berezi zazu: gizon galgarri-gezurtiengandik gorde nazazu.
E) Nere azkartasuna, Jauna, Zu zera-ta.
Zugandik zergatik urrutiratu nazu, ta goibel zergatik egon bear det, etsaiak atsekabetzen nauenean?.
G) Zure argi ta egia itzuli zaizkidazu; oiek zuzendu ta eramango naute zure mendi santura ta zure egon-tokira.
E) Ta Jaungoikoaren aldarera igoko naiz; nere gaztetasuna poztutzen duen Jaungoikoagana.
G) Zure gogapenak soñuz abestuko ditut, nere Jaun ta Jaungoikoa.
Zergatik illun zaude, nere anima, ta zertaz ikaraz jartzen nazu?.
E) Jaungoikoagan zure ustea jarri: oraindik abestiz goretsiko det; nere Erosle ta Jauna da-ta.
G) Aintza, Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
E) Asieran zan bezelaxe, orain eta beti, gizaldi ta gizaldietan.
Amen.
G) Gure indarra Jaungoikoaren izenean dago.
E) Zeru-lurrak egin zituanengan.
G) Jaungoiko Guzialduna, zutzaz errukitu bedi, eta zure obenak barkatu-ta betiko bizitzara eraman zaitzala.
E) Amen.